Gaur, maiatzak 20, atzerriko tituluak homologatzeko saioa ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian, Bidez-Bide elkarteko adituen eskutik.
Eskualdean bizi diren atzerritarrak beraien lurraldean dituzten ikasketak homologatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izan dute, UrolanEkin Sarea osatzen duten eragile ezberdinek, Urola Erdiko gizarteratze eta laneratze eragileen sarea . Prozesu honen azken helburua da atzerritik etorritako pertsonek dituzten ikasketak homologatzea laneratzeko eta beraiek dituzten helburu profesionala lortzeko aukerak handiagoak izateko.
Guztira 14 lagunek hartu dute parte eta balorazio positiboa egin dute bai bertaratu diren eragile zein antolatzaileek ere.