Nola kudeatzen ditugu ez adostasunak egunerokoan enpresetan

2026-07-07
Industria

Galdera honen bueltan elkartu gara berriro IKASIZ Ekoizpen Arduradunen Lan Taldean, sareko enpresetako 10 ekoizpen arduradun ERLO Group enpresan.

Oraingoan, bakoitzak bere enpresan egunerokoan bizi dituen ez-adostasun, arazo eta erronka errealak jarri ditugu mahai gainean. Ez teoria lantzeko, baizik eta esperientziak partekatzeko, elkarrekin kontrastatzeko eta ikasten jarraitzeko.

Hausnarketatik ideia interesgarri bat atera da: askotan arazoaren ondorioak kudeatzen ditugu, baina ez gara benetako erro-kausara iristen. Eta hor dago, ziurrenik, hobekuntzarako aukera handienetako bat.

Mondragon Unibertsitateko Argider Isastik taldean ateratako erronkak eta hausnarketak aberastu ditu bere esperientziarekin, eztabaida irekia sortuz eta praktikara eramateko hainbat gako partekatuz.

Horrelako espazioek balio handia dute. Eguneroko arazo errealak konfiantzaz partekatzeko, elkarrengandik ikasteko, ikaskuntza kolektiboa eraikitzeko eta sareko enpresetako ekoizpen arduradunen arteko harremanak sendotzeko.

Eskerrik asko ERLO Group-i, bereziki Unai Zialtzeta-ri, etxeko ateak irekitzeagatik; eta Mondragon Unibertsitate-ko- Argider Isastiri, egindako ekarpenagatik. Baita nola ez, parte hartu duzuen guztioi, zuen eguneroko errealitatea eskuzabaltasunez mahai gainean jartzeagatik.

Jarraitzen dugu antzerako espazioak sortzen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia