2015-04-28

SPRIren diru laguntzen aurkezpena eskualdean

Datorren astean, apirilak 29 asteazkena, SPRI-ko Berrikuntza departamentuko arduradun den Josu Ocariz izango dugu Azkoitiko Intsausti Jauregian. Jardunaldia enpresa industrialei zuzenduta dago eta helburua, SPRI-k, enpresei eskaintzen dizkien diru laguntzak zein diren azaltzea izango da. Enpresek diru laguntza guztien berri izateaz gain, beraien dudak azaltzeko aukera izango dute. Aukera oso ona da eskualdeko enpresentzat eta […]
2015-04-24

Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Lan Elkarrizketako Hautaprobak” izenpean

Ikastaro hau Apirilaren 29 asteazkenean ospatuko da, Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Jarduera honen bidez, aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutuko dituzu eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu eta Sandra Fernández-engatik galdetu. Ikastaroa erderaz izango da, 3 orduko iraupena izango du, 15:30tatik 17:45tara, eta […]
2015-04-13

Aldundiak Gipuzkoa osora zabaldu ditu aurrekontu parte hartzaileak

Gipuzkoa osoko herritarrek erabaki ahal izango dute aldundiaren aurrekontuaren zati bat zertarako erabili. Urola Erdian herriko partaidetzako tailerretan parte har daiteke. Hona hemen agenda: Beizama. Apirilak 15, 19:00 (Udaltxean) Azpeitia. Apirilak 16, 19:00 (Udaletxeko 5. solairuan) Azkoitia. Apirilak 22, 18:30 (Elkargunean) Errezil. Apirilak 23, 21:00 (Udaletxean) Zestoa. Maiatzak 7, 19:00  (Udaletxeko pleno aretoan) Iaz, Gizpuzkoako […]
2015-03-31

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen 2015 deialdia. Lehen aukera programa.

Iraurgi Berritzenetik jakinarazi nahi zaizue “Lehen Aukera” deituriko deialdia, langabezian dauden gazteak praktiketarako kontratatzera zuzentzen dena hain zuzen, jadanik irekita dagoela. Deialdi honetara aurkezteko betebeharrak honakoak dira: 30 urte baino gutxiago eta 16 baino gehiago izatea; EAEn bizitzea; Unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasketak bukatu berri izatea eta Lanbiden izena emanda izatea lan-eskatzaile moduan. Deialdi honen […]
2015-03-30

Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen. Eskualdeko Eragileei zuzenduriko Mintegia.

Pasa den Martxoak 26an Iraurgi Berritzenek antolatu zuen Enpresa Partaidetza Urola Erdian Sustatzen gaiaren inguruan, eskualdeko eragile sozio ekonomikoei zuzenduriko mintegia. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean bildu ziren eskualdeko hainbat eragileen ordezkariak, sektore eta tamaina desberdinetako enpresari, sindikatu eta erakunde ordezkariak. Mintegiaren helburu nagusia, euskal enpresa partaidetzaren inguruko adibideak zuzenean ezagutzea, eta eskualdean eredu partehartzaileen garapenarako ikasketa […]
2015-03-24

Sentsibilizazio eta trebakuntza seminarioa “Urola Erdian enpresa partehartzailea sustatuz” lemapean

Ostegun honetan Martxoak 26an, seminario bat antolatu du Iraurgi Berritzenek Sindikatu Zaharrean, arratsaldeko 16:00tatik 18:30tara enpresen partaidetzari buruz, eskualdeko enpresa, administrazio publiko eta eragile sozio-ekonomikoei (enpresarien eta sindikatuen ordezkariak, enpresaren laguntzara bideratutako beste eragile batzuk eta abar) zuzentzen dena. Trebakuntza seminario hau, Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzako agentzia bezala, martxan jarri duen […]
2015-03-24

Abian dira 2015ean eskualdeko ekonomia sustatzera bideratutako diru laguntzak

Azpeitiko Udalak 2014.urtean 350.000 € banatu zituen ekonomia sustatzeko udal aurrekontuetatik, eta 80 lanpostu sortzea lortu zuen. Balorazioa, beraz, oso positiboa da eta horregatik, 2015 urtean beste 350.000 euro bideratuko dira. Dagoeneko laguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago eta eskaerak egiteko azken eguna, urriaren 31a izango da. Eskaera hauek Azpeitia Berritzenen egin beharko dira. Ebazpenak azaroaren […]
2015-03-16

Iraurgi Berritzenek ikastaro bat antolatu du “Lana bilatzeko kanalak” izenpean

Ikastaro hau Martxoaren 27 ostiralean ospatuko da, Azpeitiko Sindikatu Zaharreko hirugarren Solairuan, arratsaldeko 15:30tatik 18:00tara. Lan poltsetan izena eman, autokandidaturak egin, enpleguko portaletan alta eman, sare sozialak ezagutu eta enplegua bilatzeko kanal gehiago ezagutu nahi badituzu, ikastaro honek eginbehar horretan lagunduko dizu. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu dezakezu […]
2015-03-10

Mexiko Jardunaldia

Aurreko astean, otsailaren 25ean, Azkoitiko Intxausti Jauregian, Mexiko merkatuari buruzko jardunaldi bat antolatu genuen Iraurgi Berritzenetik. Helburua, Mexikok eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta bertan lanean dauden enpresen esperientziak jasotzea zen. Horretarako Amaia Ferro (Gipuzkoako Ganbera), Juan Luis Ayastuy (Elay) eta Jose Miguel Martinez (LKS) profesionalen hizketaldiak izan genituen. Entzule gisara, 15 pertsonak eta 13 enpresak […]
2015-03-10

Paraguayko I. Foru Ekonomikoa

Pasa den martxoak 3an Paraguayko I. Foru ekonomikoa egin zen Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, Paraguayko gobernuko ordezkaritzak eta Paraguayn lanean ari diren hainbat enpresarik hitz egin zuten eta Paraguayko merkatuak eskaintzen dituen aukerak azaldu zituzten. Hemen aurkituko duzue Foru ekonomikoari buruzko laburpen bat erdaraz. Norbaitek parte hartzaileren batekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, jarri dadila […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia