2024-12-19

ZIZTU elkarteak Guztiok Mugituz saria jaso du Foru Aldundiaren eskutik

Tokiko Garapena
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz saria eman zion atzo Ziztu elkarteari. Sari banaketa Donostian izan zen, eta bertan izan zen Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendaria. Guztiok Mugituz Sariaren zortzigarren edizioa da atzo ospatutakoa, eta bere jardueraren bidez mugikortasuna eskubide irisgarri eta unibertsala izan dadin laguntzen duten pertsona eta kolektiboen lana saritzen du.  Azahara Dominguez […]
2024-12-16

Komunikazio Estrategiak Ikastetxeetan

Hezkuntza Ikasiz
Eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendaritza lan taldeen topagunea IKASIZ. Esperientziak partekatu eta ikasketa kolektiborako espazioa. Ikastetxe bakoitzak, errealitate zehatzen arabera, lanketa desberdinak martxan jartzeko aukera izan du Nerea Urcola-ren dinamizaziopean.   Jarraitzen dugu.
2024-12-16

Garapenen Batzar Nagusian parte hartu du Iraurgi Berritzenek

Tokiko Garapena
Garapenek 2025. urterako bere kudeaketa-plana eta aurrekontua onartu ditu Batzar Nagusian, Ermuan. Bertan, Garapenek elkarlaneko gobernantza ereduaren aldeko apustua berretsi du eta hainbat proiektu garatuko dituela aurreikusi du, agentzien erronka komunei erantzuteko:  EnpleGU proiektua, bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboen gizarteratze-ibilbideak sustatzeko.  Adimen artifiziala enplegu- eta ekintzailetza-zerbitzuetan integratzea.  Euskara enpresetan lehiakortasun-faktore gisa aitortzea.  Kultura- eta sormen-industriak sustatzea.  Batzarraren […]
2024-12-16

Urola Erdia Helmuga Turistiko Adimendua izateko proiektua abian jarri da

Turismoa
Iraurgi Berritzen-eko Turismo arlotik koordinatuko da Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalerrien partehartzearekin eta Basquetour, Tecnalia eta IKEI-ren laguntzarekin. Abenduak 11n eragile guztien artean burutu zen abiatupuntu bilerarekin eman zitzaion hasera proiektuari.  Baina, zer da HTA (Helmuga Turistiko Adimendua)?   Helmuga turistiko berritzaile bat, punta-puntako azpiegitura teknologiko batean oinarritua, lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen duena, guztiontzat irisgarria […]
2024-12-16

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-12-10

Komunikazio eta Marketin teknikaria hautatzeko prozesua. Idatzizko froga

Iraurgi Berritzenek Komunikazio eta Marketin teknikaria sei hilabeterako kontratatzeko martxan jarri duen prozesuaren baitan, datorren ostegunean, abenduak 12, hautagaiei idatzizko froga egingo zaie Azkoitiko Intsausti Jauregian, (1.go solairua) goizeko 09:00etan. Proba honen inguruko xehetasunak eta deialdiaren oinarriak eskuragarri daude ondorengo estekan.
2024-12-09

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2024-12-05

Loiola Hotelak I. Hain Gipuzkoa Turismoa sarietako bat eskuratu du

Turismoa
Mugikortasun, Lurralde antolaketa eta Turismo departamenduak antolatu ditu lehenengo aldiz Hain Gipuzkoa Turismoa sariak, lurraldeko sektore turistikoan diharduten artean talentua eta lana aitortzeko helburuz. Hiru ataletan sailkatu dituzte lehen sariketa hauek, halaber ibilbide profesionala, digitalizazioa eta jasangarritasuna. 20 hautagairen artean ebatzi dituzte sariak, eta gure eskualdean kokatzen den LOIOLA HOTELAK irabazi du ibilbide profesionalaren ataleko […]
2024-12-03

NEG AUKERA: Eskualdean negozio aukerak identifikatuz

Ekintzailetza
Enpresa-sarea dinamizatu eta ekintzailetzarako aukera berriak sustatzeko ahaleginean, Iraurgi Berritzen-ek NEG AUKERA proiektua garatzeko lidergoa hartu du. Ekintzailetza arlorako estrategia honen helburua da enpresa-sarea identifikatu eta dibertsifikatzea, eskualdeko balio-kate estrategikoetan oinarrituz.  Lankidetzazko metodologia baten bidez –elkarrizketa indibidualak eta ideazio-saioak barne–, jarduera ekonomiko berriak sortzeko eta eskualdeko lehiakortasuna indartzeko gaitasuna duten ekimenak jaso dira.  Lankidetzazko sorkuntza-prozesu […]
2024-12-03

Pertsonen Planak garatzen Urola Erdiko industria-enpresetan

Enpresa
Prozesuan izandako lorpenak eta ikaskuntzak partekatu dituzte enpresek.     Gaur, abenduak 3, Pertsonen Garapenaren esparruan, pasa den irailean Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresekin abian jarri zuen prozesuaren amaierako saio kolektiboa ospatu da. Bertan parte hartu duten eskualdeko lau industria-enpresek, Lan Mobel S. Coop, Ekintza Mekanizatuak, Astigarraga Kit Line eta Erlo Group-ek, azken hilabeteetan garatutako proiektuetan […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia