Inaziotar Bideko Udalerrien Elkarteko bilera euskal erakundeekin

2025-05-07
Turismoa

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkarteko zuzendaritza batzordea Javier Hurtado, EJko Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Sailburuak buru izan duen Euskal erakundeen ordezkaritza batekin bildu da sortu berri den elkartea aurkeztu eta elkarlanerako bideak uztartzen hasteko. 

Elkarteko lehendakariorde den Azpeitiko Alkatea, Nagore Alkorta, eta elkartearentzako lanketa teknikoa burutzen ari den Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzailea den Jesus Mujikak parte hartu dute bilera honetan. Joan Vila lehendakariak (Manresako alkateordea) eta Raúl Garcia eta Jon Luqui Laguardia eta Urretxuko alkateak hurrenez hurren osatu dute Inaziotar Bideko Udalerrien elkarteko ordezkaritza. 

Elkartearen aurkezpen formala egin zaie agintariei, elkartea sortzearen arrazoiak, antolaketa eredua eta datozen hiru urtetarako asmo eta helburuak aurkeztu dira. 

Harrera ona jaso du Euskal erakundeen aldetik, eta elkarlan sendo bati hasera emateko borondate irmoa jarri da mahai gainean. 2026ko FITUR azokan jarri da hurrengo hitzordua, urtarrilean, orduan egingo bait da Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartearen jendaurreko aurkezpena Turismo sektorean. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia