2023-03-31

Iraurgi Berritzeneko Sare Kontseiluaren egitura berria abian

UE 22_27 hausnaketa estrategikoko zereginetako bati erantzunez, gaurkoan Iraurgi Berritzeneko Sare kontseilu berria eratuta geratu da. Lehendabiziko aldiz, kontseiluak Iraurgi Berritzeneko 7 arloen ordezkaritza izango du eta bertan enpresa, enplegua, ekintzailetza, hezkuntza, merkataritza, turismoa eta tokiko garapena egongo dira ordezkatuta. Ordezkari hauek, arlo bakoitzaren guneko ordezkari izango dira, eta ez norberaren erakundearena. Sare kontseiluak helburu […]
2023-03-30

Iraurgi Lantzenek akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egingo du apirilaren 21ean

Apirilaren 21ean, ostirala, 09:00etan, Azkoitiko Intsausti Jauregian, Iraurgi Lantzen S.A.-ko Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra izango da.  LAN ZERRENDA 2022ko gestio sozialaren eta Urteko Kontuen onarpen proposamena eta emaitzen aplikapena. Galde-eskeak. Aktaren onarpena, hala balegokio, edo bi parte-hartzaileen izendapena. Akziodunek Elkartetik, berehala eta doan eskura ditzakete ikuskaritza txostena eta onartu beharreko dokumentu guztiak. Deialdia
2023-03-29

Eskualdeko enpresak belaunaldien releboaren kudeaketa izan dute hizpide Innobasque-rekin lankidetzan

Gaur asteazkena, Martxoak 29, Iraurgi Berritzenek jardunaldi bat burutu du ondorengo gaiaren inguruan: Belaunaldien releboaren kudeaketa enpresan. Lan Mentoring ekimenaren aurkezpena. Lan saio hau, beren aktibitatearentzat kritikoak diren lanpostuetan belaunaldien arteko erreleboa arrakastaz jorratu nahi duten enpresetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da. Bertan, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan sustatutako Lan Mentoring […]
2023-03-29

Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko ikasleekin aktibazio saioak Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren markoan

Elkarrekin eraikitzen
Eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan, Iraurgi Berritzeneko Hezkuntza Arloko teknikariak Azkoitia BHI eta Urola Ikastola BHI-ko intalazioetara gerturatu dira, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin.  Atzo, Urola Ikastola BHI-n izan den saioarekin, eskualdeko 5 ikastetxeetan sentsibilizazio dinamikak eginda geratu dira, proiektua martxan jarriz.
2023-03-29

Eskualdeko merkataritza modernizatzeko (Funts Teknologikoa) laguntzak abian

Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da. Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, […]
2023-03-29

Izarraitz Lanbide Heziketak 2023-2024 ikasturtean eskainiko dituen ziklo eta espazioalizazio berrien aurkezpena egin du

Izarraitz Lanbide Heziketak bere formazio eskaintza zabaltzen jarraitzen du, lan-merkatuaren beharretara eta eskualdeko testuingurura egokitutako proposamen berriekin. Bide horretan, erdi mailako ziklo berri bat eskainiko du 2023-2024 ikasturtetik aurrera, “Zura Prozesatzeko eta Eraldatzeko Teknikaria”rena, hain zuzen. Azkoitian lehen aldiz emango den zikloa da, oraindik ez baita martxan jarri ez EAEn ez estatuan. Halaber, zibersegurtasunaren inguruan […]
2023-03-27

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-03-23

Ongizatea eta Denboraren Kudeaketa; arerio eta lagun

Klink Guneren baitan, Martxoaren 22an, aurtengo lehendabiziko kafe tertulia ospatu genuen. Bertan landuriko gaia, denboraren kudeaketa gure egunerokoan izan zen. Hizlaria, Maria Diez izan genuen eta bertaratuei, hainbat erreminta eta gomendio eman zizkien, denbora lapurrak identifikatzen laguntzeko, garrantzitsua eta presazkoa bereizteko eta egunerokoaren planifikazioak duen garrantziaz. Kafe tertuliak, seihilean behin ospatzen dira eta beraien helburua, […]
2023-03-22

Saltokitik Enpresara 2023: Merkataritzaren erronka

Egun bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, ez da nahikoa produktu erakargarri bat izatea, badira beste hainbat elementu ere ezinbestean kontrolatu behar direnak, marjina komertziala, erosketak, etabar. Hau horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan ari den bezala, aurtengorako ere SALTOKITIK ENPRESARA deritzon programa aktibatu du. Programa, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak %100 finantzatuta dago. […]
2023-03-20

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia