Bidelan programan izena emateko epea ireki da

2021-04-16

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 17tik 25era Bidelan programa garatuko da. Programa hau bereziki emakumeei zuzentzen da eta helburua gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz, Enplegua eta Prestakuntzan bide berri bat sortzea da. Prestakuntza saioak Intsausti Jauregian eskainiko dira 9:15etatik 12:15etara.

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.

Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 688 873 589 telefonora deituz (Sandra).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia