Berriak
2026-10-22
Alberdi Mekanizatu Lanak eta ERLO Group enpresek talentuaren eta berrikuntza teknologikoaren inguruko ikuspegia partekatu dute Re-Think Industry jardunaldian
Industria
Gipuzkoako 700 profesional baino gehiago bildu dituen kongresuan, eskualdeko bi enpresek talentuaren kudeaketaren eta berrikuntza teknologikoaren inguruko mahai-inguruetan parte hartu dute. Urriaren 21ean Donostian ospatutako Re-Think Industry kongresuaren bosgarren edizioak 700 profesional baino gehiago elkartu ditu, Gipuzkoako industriaren etorkizuneko erronkak eta aukerak aztertzeko. Jardunaldian, Urola Erdiko Alberdi Mekanizatu Lanak eta ERLO Taldea enpresek parte hartu […]
2026-10-22
Adimen Artifizialaren aplikazioa hezkuntzan: eskualdeko bost ikastetxe, estrategiak partekatzen
Hezkuntza
Urola Erdiko bost ikastetxeek beste urrats bat eman dute Adimen Artifizial Sortzailearen erronkari elkarrekin heltzeko. Urriaren 22an, Ikasberri, Iraurgi, Izarraizpe, Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxeetako zuzendaritzak eta Adimen Artifizialaren ezarpenaren arduradunak elkartu dira, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, ikasturte honetan martxan jarriko den lan-prozesua partekatu, adostu eta abian jartzeko. Guztiek bat egin dute elkarlanean aurrera egitearen aldeko […]
2026-10-21
Estrategiatik egunerokora: erdi mailako arduradunen lidergoa klabea
Industria
Sareko 13 enpresatako pertsona arduradunek parte hartu dute IKASIZ Pertsona Arduradunen lan-taldearen urteko hirugarren eta azken saioan, erdi mailako arduradunen lidergoa eta pertsonen estrategiaren hedapenean duten papera lantzeko. OPEko Ainhoa Zatarainen dinamizazioarekin, enpresa bakoitzaren eguneroko errealitateetan jarri dugu fokua: zer espero dugu erdi mailako arduradunengandik? Argi al dute beren rola? Nola laguntzen diegu pertsonak kudeatzeko […]
2026-10-19
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-10-15
Ekintzailetza Guneak negozioen eskualdatzea eta tokiko lankidetza landu ditu
Ekintzailetza
Urriaren 15ean Azkoitian egindako Ekintzailetza Gunea lan-bileran, Urola Erdiko ekintzailetzari lotutako lau lan-ildo nagusi jorratu ziren. Negozioen eskualdatzea. Kanpaina bateratuaren helburua eskualdatze egoeran dauden eta errentagarriak diren negozio txikien itxiera saihestea da. Informazioa leku estrategikoetan eta kanpainan parte hartzen duten erakundeen bulegoetan zabaltzea aurreikusi da. Urola Benefit. Proposamenak langileek lanorduetan eskualdeko zerbitzuak erabiltzea sustatu nahi […]
2026-10-14
Urola Erdiko bost enpresak beren eraldaketa digitaleko proiektuetan urrats berriak eman dituzte ETE Digitala programaren bidez
Industria
Gaur, urriak 14, Iraurgi Berritzenek ETE Digitala 2025-2026 programaren amaierako saioa egin du Azpeitiko Basazabal Jauregian. Urola Erdiko bost industria-enpresarekin garatutako eraldaketa digitalerako laguntza-prozesua izan da. Prozesuan parte hartu duten eskualdeko empresak Arrieta, BESA, Grandes Mecanizados del Norte, Ibiltek eta Odrinox izan dira. Programaren helburua enpresei beren behar digitalak identifikatzen, erronkak lehenesten eta beren errealitatera […]
2026-10-13
Tokiko merkataritza jasangarria sustatzeko kanpaina egingo dute Azkoitian eta Azpeitian
Merkataritza
Urriaren 19tik 25era, Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek opari jasangarriak eskuratzeko aukera izango dute. Horretarako, tonbola sistema erabiliko da: erosketekin batera boletoak banatuko dituzte dendetan, eta horien bidez jakingo dute bezeroek saririk egokitu zaien. Sarien artean, egunerokoan berrerabil daitezkeen bi produktu egongo dira: kafea eramateko termoa eta bokata edo bestelako janaria eramateko […]
2026-10-13
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Enplegua
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza.
2026-10-09
Energiaren, elikaduraren eta garraioaren arloko erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak eta herritarrak
Tokiko Garapena
Urola Erdiaren trantsizio ekosozialerako estrategiak zehazteko azken urratsak izango dira, Urola Erdia Ispiluaren Aurrean prozesuaren barruan. Eskualdeko sei herrietan herritarrek eta gizarte-eragileek udaberrian adostutako lehentasunetatik abiatuko da: energia, elikadura eta garraioa. Prozesua Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako, Aizarnazabalgo eta Errezilgo udalek elkarrekin abiatu dute. Urola Erdia Ispiluaren Aurrean prozesuaren barruan, energia, elikadura eta garraioaren arloko erronkei […]
2026-10-08