AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Hizkuntza politika

Iraurgi Lantzen sortu zen une beretik etengabe aritu da euskararen normalizazio-prozesuan bidea egiten. Hizkuntzen erabilera arautzeko irizpideak modu naturalean jorratu izan dira Iraurgi Lantzenen betidanik.

Hala ere, 2009. urtean, hainbat hausnarketaren ondoren, modu naturalean egindako bide hori arauetan jasotzeko premiaz jabeturik, hizkuntza-politika esplizitatzen hastea erabaki zen. Hasierako hizkuntza-politika 2011n onartu zen orduko Erreferentzia Marko Estandarra oinarri hartuta. 2022an, eredu zaharra Erreferentzia Marko Estandar berrira egokitu da. Iraurgi Lantzeneko Hizkuntza Politikaren helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Iraurgi Lantzeneko hizkuntzen erabileraren nondik norakoak zehaztea: hizkuntzekiko jarraibideak arautzea, erakundetzea eta ofizialtzea orain arte egindako ibilbideak atzerapausoak saihesteko.
  • Lanean hizkuntzekin nola jokatu behar dugun zehaztea eta eguneroko lan jardunerako lagungarria izatea.
  • Iraurgi Lantzenek duen hizkuntza-normalizaziorako proiektua osatzea eta indartzea.